Ekitaldia osorik grabatu zen eta bideorako esteka eskaintzen dizuegu. Konferentzian aurkeztu zen hitzaldi baten dokumentazioa nahi izanez gero, osatu hurrengo formularioa:

Bilboko konferentzia 2021/12/15

Egitaraua

9:30Ongi etorria eta ekitaldiaren aurkezpena: Andoni Hidalgo, Euroiker
9:35Irekiera: Cristina Uriarte, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Komisionatua. Eusko Jaurlaritza.
9:50‘Hiri Jasangarriei buruzko Europako proiektuetan euskal partaidetza, 2014-2020’ txostenaren emaitzen aurkezpena – Iñigo Álvarez de Eulate, Gestores Europeos
10:20MAHAIA-INGURUA ‘Aurkeztutako proiektuen ikaskuntzak eta esperientziak’. Tecnaliako (Patricia Molina, Urban Transformation Lab, Lead Researcher), Gipuzkoako Foru Aldundiko (Mónica Pedreira, Ingurumeneko zuzendaria) eta Bilboko Udaleko (Javier Ors, Europako Proiektuen Bulegoko arduraduna) ordezkariekin. Moderatzailea: Danel Alberdi (Coach & Play)

PUBLIKOAREKIN EZTABAIDA (MPL B2B Metodologia): zer ondorio atera ditzakegu orain arte egindakotik?
11:00‘Europako testuingurua 2021-2027′, Valentina Corsetti, Programme Manager – Eu policies/Spain, DG REGIO, Europako Batzordea
11:30Etenaldia / kafea
12:00‘Etorkizunari begira: Euskadi eta hiri-errealitatea’. Guillermo Dorronsoro, Management Board Advisor, Zabala Innovation Consulting
12:20MAHAIA-INGURUA ‘Lehiakortasuna, Ekologia, Gizartea: hiri jasangarrien ikuspegi integral baterantz’. Iberdrolako(Francisco Olarreaga, Harreman Instituzionalen arduraduna), Orkestra – Lehiakortasunerako Euskal Institutuko(Mikel Albizu, ikertzailea), EDE Fundazioko (Itziar Fernández, Europako Programen Zerbitzuaren arduraduna) eta Innobasqueko (Lola Elejalde, Nazioarteko zuzendaria) ordezkariekin. Moderatzailea: Danel Alberdi (Coach & Play)


PUBLIKOAREKIN EZTABAIDA (MPL B2B Metodologia): ‘Euskadi eta hiri jasangarriei buruzko EBko proiektuak: etorkizunean hobetzeko gakoak’
13:10Amaiera: ‘Euskadi eta EB proiektuak: Herrialde gisa aukerak hobeto aprobetxatzeko bidean’. Ignacio de la Puerta, Lurralde Plangintzaren eta Hiri Agendaren zuzendaria, Eusko Jaurlaritza
13:30Drinks – Networking

Izen-emateak

Eman izena 2021ko abenduaren 15ean egongo den konferentzian, Basque4SC Europako Hiri Iraunkorreko I+G Proiektuak.

Ezin bazara joan eta BASQUE4SCri buruzko informazioa jaso nahi baduzu, erregistratu esteka honen bidez.

Lekua

Bizkaia Aretoa

Abandoibarra Etorb., 3
48009 Bilbo, Bizkaia

Nola iritsi?

Kontaktua

E-posta: info@basque4sc.eus

Abiapuntua: hobeto aprobetxa dezakegun potentzial handia.


Euskal enpresek eta erakundeek Europako Batzordeak bultzatutako I+G proiektuetan izan duten partaidetza oso nabarmena izan da urteetan zehar, eta Euskadi punta-puntako autonomia-erkidegoa da funtsen esleipenean. Hala ere, proiektu horietan lortutako know-how-a -horietako asko garrantzi eta balio erantsi handiko nazioarteko partzuergoetan garatutakoa- askotan galdu egiten da proiektuak amaitu ondoren, eta euskal stakeholderren arteko lankidetza-ahalmen handia alferrik galtzen da.

Aukera berriak, ikuspegi berria.


2021-2027 Urte Anitzeko Eben Esparru Finantzario berria -hilabete hauetan martxan jarri dena- orain arte historian parerik gabeko funts-kopurua eskainiko du, berrantolaketa esanguratsua eskainiz:, misioetara bideratua egongo da, berrikuntza disruptiboan foku handiagoa jarrita eta herritarren partaidetza handiagoa lortzeko helburuarekin.. Ildo horretan, garrantzitsua da Euskadik Europako I+G proiektuetan parte hartzeko rol aktiboa mantentzea eta are gehiago handitzea.

Etapa erabakigarri berri honi aurre egiteko, ezinbestekoa da ”etxean” ditugun arrakasta-kasuak ahalik eta gehien aprobetxatzea. Jakina, nazioarteko bazkideekiko harremanak funtsezkoa izaten jarraituko du (eta asko dago ikasteko gure inguruko herrialdeetan egiten denetik), baina garrantzitsua da Euskadin egiten denaren irudi argia izatea eta gure jarduera kolektiboa hobetzeko lankidetza-espiritua sustatzea.

Sistematizatu beharreko tematika zabala.


‘Hiri Jasangarriak/Hiri Agenda’ atalak espektro oso zabala hartzen du. Besteak beste, ingurumen-proiektuak, mugikortasun jasangarria, hondakinen kudeaketa, hiri-eremuan lehiakortasuna sustatzea eta enplegua sortzea, talentua erakartzea eta atxikitzea, hiri- eta landa-orekaren kudeaketa, etorkinen integrazioa, gizarte-kohesioa eta abar. Beraz, beharrezkoa da arlo horretan lortutako know-how-a eta eskura dauden finantzaketa-programak (Horizon Europe, Life, etab.) sistematizatzea, etorkizunean aukerak aprobetxatzeko aukerak biderkatu ahal izateko.

Konferentzian aurkeztu zen hitzaldi baten dokumentazioa nahi izanez gero, osatu hurrengo formularioa: